SARRERA

Trinkete los astrónomos, Gasteizko Santa Luciako polikiroldegian kokatutako pilotalekua da.


1985.urtean sortu zen, Manuel Querejazu  Chesco izan zen garai hartako presidentea eta egoitzik ez zegoenez beste kirol-instalazio batzuetara joaten ziren entrenatzera . 2009.urtean esku pilotara jokatzeko instalazio esklusiboak eskatu ziren Santa Luciako Klubean. Geroago Manuel Querejazu presidenteak dimisioa aurkeztu zuen eta Cluba airean geratu zen,ez ziren pilotaririk geratzen.  Momentu hartan presidentzia Daniel Gonzalezek hartu zuen eta udaletxeak  pilotan jokatzeko instalazio berriak eraikitzeko konpromesua hartu zuen, hau da, gaur eguneko trinquete de los astronomos modura ezagutzen dugun pilotalekua eraikitzeko erantzukizuna hartu zuen.


Urte horretan bertan Trikete Los Astronomos inauguratzen dute, beraz klubak egoitza eta lekua lortzen du bertako pilotarientzat. Hasiera batean palako eta esku pilotakoa eskolak sortu ziren Daniel Gonzalez gaur egun ere presidente modura jarraitzen duen garaiko monitoreak aurretik entrenatzen zituen zortzi palista sartu zituen Santa Luciako klubean eta bertatik hurbil dauden ikastetxetako pilotari eskolar berriekin  batera kluba pilotari eskolar eta jubenilekin hasi zen. 

18 comentarios:

  1. Hasteko, sartu bezain pronto argi geratzen da txukuntasuna jaun eta jabe dela blog honetan, gai bakoitza orri ezberdinetan kokatzea oso ideia ona iruditu zait.
    Informazio iturriei begira, nabaritzen da, elkartean ibili diren pertsonak bilatu dituztela; beraz informazio iturri egokira jo duzuela iruditzen zait eta, gainera, “Informazio iturriak” deituriko orria, arazorik gabe zeintzuk izan diren haiek erabilitako informazio iturriak aurkitzea errazagoa da.
    IKT-tan oinarrituz, azalpenak argitzeko eta askoz ere ulergarriagoak egiteko hainbat argazki eta bideo bat (takoak nola jartzen azaltzen duen bideoa) gaineratu dituztela, hau da, bideo eta argazki oso egokiak erabili dituztela esan beharra daukat. Gainera, David Fernandez palistari elkarrizketa polit bat egin diote, blogaren informazio gehigarri bezala. Beraz, edukiei dagokionez, orokorrean, erantzun beharreko galderak erantzunda daude eta ortografia akatsik ez dut aurkitu.
    Bukatzeko, talde lan ederra egin dutela iruditzen zait, informazioa bilatzeko asko mugitu direla argi ikusten da, baina, hala ere, argazkiren batean taldekide guztiak agertzea faltan botatzen dut.
    Baina orokorrean bloga ondo dagoela iruditu zait eta horregatik 9ko kalifikazioa jarriko nioke.
    David López de Letona Garriz (Jarduera Fisikoa eta Kirolaren graduko lehenengo mailako euskarazko taldeko ikaslea).

    ResponderEliminar
  2. Ebaluazio irizpide orokorrei dagokienez hainbat informazio iturri erabili dituzte baina esan beharra dago edukiek oso justu eratzuten dituztela planteatutako dalderak. IKT ak ere ipini dituzte baina ez oso didaktikoak. Azkenik aipatzea ezinbestekoa ikusten dut akats ortografiko asko ikusi ditudala.
    Ebaluazio irizpide zehatzei dagokienez joko egitura gehiago sakondu beharko luketela pentsatzen dut baina joko testuingurua berriz txukun dagoela iruditzen zait.
    Irizpide hauek kontuan hartuta blog honek 10etik 7,5eko nota merezi du nire kriterioaren arabera.

    ResponderEliminar
  3. Blog- a ebaluatzen hasteko, edukietara jo behar dut. Eskatutako galderei erantzuten die eta zertxobait garatua dago. Nire aburuz, detaile gehiago eman beharko lituzkete, zein txapelketatan aritzen diren, emaitzak … Falta diren gauza horiek ezinbestekotzat jotzen ditut.
    Hainbat informazio iturri erabili dituzte (interneteko web orriak, beste blog-ak, elkarrizketak…). Oso interesgarria iruditu zait egindako elkarrizketa, blog-ari erakargarritasuna ematen dio eta.
    Blog-a itxura aldetik nahiko arrunta da, baina horrek ez du esan nahi gauzak aurkitzeko zailtasunak daudela. Guztiz kontragoa, informazioa ongi antolatuta dago.
    Bukatzeko, hizkuntza maila egokia erabili dute nahiz eta ortografia akatsen bat egon.
    Aurrekoan esan dudan guztiagatik nire ustetan merezi duten kalifikazioa 7,5 da.

    ResponderEliminar
  4. Blog honetan, informazio iturriak juxtuak ikusi ditut eta ebaluazio irizpideak betetzen ditu gehienetan. Ere, informazioa ederki eta txukun antolatuta dagoela blogan zehar, benetan zoriontzekoa dena. IKT-ren erabilpena erakargarriagoa egiten du bloga eta elkarrizketa oso interesgarria aurkitzen dugu bertan.
    Beste alde batetik, txapelketen eta bertan jokatzen diren jokamoldeen informazioa eskaxa da nire ustez. Baina, blogaren diseinua eta hizkuntza txukuna eta erakargarria da .
    Honen ondorioz, nire nota finala 8 bat da.

    Jon Idiakez (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1. maila)

    ResponderEliminar
  5. 1.EBALUAZIO IRIZPIDE OROKORRAK
    Eskatutako informazioa agertzen da, nahiko juxtu baldin bada ere tokiren batean. Dena den, oso interesgarria iruditu zait argazki pila bat zeuenak izatea, ze behin baino gehiagotan agertzen zarete bloga egin dezuenen bat argazkian; honek erakusten du lan egin duzuela. Aurkezpenari dagokionez oso argi dago, azkar maneiatzen da bloga zailtasun handirik gabe. Testuak ongi egituratuak, argazkiak tartean sartuz. Hau lortzeko suposatzen dut kolaborazioa oso handia izan dela. Gainera, euskarari dagokionez akatsik ez dut aurkitu, beraz ederto!
    2.EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZAK
    Elkarteari buruz informazio nahikoa eman duzue ideia bat izateko, ideia nahiko zabala gainera. Instalazioei buruzko informazioa oso ongi dago, gehienbat trinketearen argazkia atal guztiekin esplikaturik, ondo iruditzen zait hori bertan egotea ulertzen ez duen batentzat.
    3.NOTA: 9,5, zorionak
    Arkaitz Garbisu Hualde (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak)

    ResponderEliminar
  6. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  7. TRINKETE LOS ASTRONOMOS
    1. Blogaren presentazioa oso ona da, argia, gauzak oso errez aurkitu daitezke eta denetarik dauka. Entrebistak ere baditu eta bideoak, argazkiak... erabiltzen dituzte bloga ulergarriagoa izateko. Faltan botatzen dudan bakarra kolaborazioa da, ez dudalako inondik ikusi. Bestela nahiko ondo betea ikusten dut bloga, ondo lortua eta informazio egokiarekin klubari buruzko informazioa eskuratzeko eta irakurtzeko.
    2. Alde espezifikoak ere egoki betetzen ditu. Instalazioak bisitatu egin dituzte eta klubeko jende desberdinarekin hitz egin dute beraien ikuspuntua guri erakusteko. Materiala, jokamoldeak eta abar ere zein den argitzen dute. Faltan bota dut klubaren kokalekua argitu ez izana oso garrantzitsua iruditzen baitzait interesetatuta dagoen edozeinentzat.
    Kalifikazioa: 8
    Paul Arrieta, Jarduera fisikoa eta kirolari aplikatutako zientziak 1. maila

    ResponderEliminar
  8. 1- Informazio iturri ugari erabili dituzue. Eskatutako informazio guztia agertzen da eta sakabanaketa egokiaren ondorioz, gauzak oso modu errezean aurkitzen dira.Gainera, elkartean agertzen diren pertsonekin harremanetan egon zaretela nabaria da,David Fernandezi egindako elkarrizketa adibidez .Horregatik, lan egin duzuela badakit. Aurkezpena oso ondo dago eta erabili dituzuen argazkiak ere, baina asko gehiago erabiltzea ondo legoke.
    2- Informazio iturri zehatzei dagokionez, materiala eta jokalmoldeei buruz hitz egin duzue, eta aurretik esan dudanez, instalazioak bisitatu dituzuela argi dago.Beraz, oso ondo. Landu beharreko eduki guztiak landu dituzue eta euskera ona erabili duzue.
    3- NOTA:8

    MIKEL BETOLAZA (Jarduera Fisikoa eta Kirolaren graduko lehenengo mailako ikaslea).

    ResponderEliminar
  9. 1. Ebaluazio irizpide nagusiak: Hasteko, informazio iturri ezberdinetatik hartu dute informazioa, besteak beste, Daniel Gonzalez (presidentea) eta David Fernandezekin (palista) egindako elkarrizketa, wikipedia eta beste webgune batzuk…
    Testua ordenatua eta ondo antolatua dago eta informazio asko agertu ez arren, irudiak eta bideoak erabiltzen ditu informazioa zehatzagoa izateko. Blogaren diseinua erakargarria eta erabilterraza da, atal garrantzitsuenak garatu ditu eta argi agertzen dira. Ez da argi ikusten guztiek parte hartu badute lanean, eta ortografia akatsik ez dago.
    2. Ebaluazio irizpide zehatzak: Instalazioen deskribapen argi eta zehatz bat egiten du. Elkartearen historiaren sarreratxo bat ere agertzen da, baita informazio didaktikoa; takoak egiteko tutoriala.
    3. Nire kalifikazioa 7,5 da.
    4. Gotzon Basaldua Otxoa. Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientziak 1. maila.

    ResponderEliminar
  10. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  11. Blog honi hasierako begirada ematean, diseinu bitxia duela iruditu zait. Argazkian nagusi dira atal desberdinetan zehar eta egokiak gainera. Bideoak, ordea, bakarren bat agertzen da baina gehiagoren falta somatu dut. Informazio iturriak egokiak iruditu zaizkit, baina bertako informazioa guztiz osoa ez dela esango nuke, zehaztasun gehiagoren falta somatu dut. Ortografiari dagokionez, ez da lan makala izan egin dutena. Egia da, taldekide guztiak ez direla bertan agertzen eta orduan talde lana ez da horrenbeste nabaritzen.
    Bertako jokamoldeak argi eta garbi azalduta daude, esupilota, gomazko paleta, larruzko paleta eta paleta argentinarra hain zuzen. Helburua ere argia da, hasierako pilotari eta palariei jokatzen erakustea eta horrez gain errendimendura bultzatzea.
    Amaitzeko, esan nahi dut nahiko lan txukun eta interesgarria egin dutela. Hemen ere takoak noa erabiltzen diren agertzen da eta hori ere positiboki baloratzeko zerbait iruditzen zait. Ondorioz, nire nota 8.5 ekoa da.
    Josune Odriozola (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1go maila)

    ResponderEliminar
  12. Informazio iturri asko erabili dituzte bloga osatzeko, adibidez, bi elkarrizketa egin dituzte, eta youtube eta bestelako webgunetik informazioa atera dute. Baita ere instalazioei bisita egin diete. Bloga ordenatuta dago eta edukiek galderei erantzuten diete. Bideoak eta argazkiak erabili dituzte blogaren azalpenak hobeto ulertzeko. Bloga txukuna eta argia da, ulerterraza eta diseinuari buruz ere aproposa, ataletan banatuta dago eta atal bakoitza oso landua. Ez dakit taldekide guztiek parte hartu duten, erreferentziarik ez daudelako. Ez ditut ortografia akatsik aurkitu eta euskara ulerterraza erabili dute.
    Bestalde, instalazioei buruz azalpen osoa egiten dute, trinketearen zati guztiak ongi azalduz, baita ere erabiltzen dituzten materialei buruz. Klubaren historiari buruz ere mintzatzen dira. Helburuei eta jarduerei buruz ere azalpena egiten dute eta azkenik, jokamoldeei buruzko informazioa kontatzen digute. Baina nik atal honetan, espezialitate bakoitzeko arau orokorrak edo bideotxoren bat eskegiko nuke, nola jokatzen den hobeto ulertzeko.
    Azkenik, eta irizpide hauek kontutan izanik, nire nota 8 da.
    Iraitz Etxarren (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1. maila)

    ResponderEliminar
  13. Blog honetan sartu bezain laster egitura egokia dela ikus daiteke, ez bakarrik txukun eta argi azaltzen direlako esteka edota orri nagusiak, baita ere letra motak ematen dion txukuntasunagatik ere.

    Informazio iturrien aldetik nabari da hainbat erabili dituztela, entrebistak batez ere, klubari buruz gehiago jakiteko, eta bestetik IKT-en aldetik wikipediako eta beste orrietako bideoak aurrekoa osatzeko eta abar. Informazioa argi, zehatz eta labur agertzen da, nik sakontasun gehiago sartuko nuke adibidez palistari egindako entrebista baina bestela oinarrizkoa agertzen da. Euskera maila aldetik nahiko egokia da, hainbat akats ikus daitezkeen arren guztia ulergarria da. Hainbat instalazioetako argazkiak ikus ditzakegu eta beraz, nahiko lana egin da hauek lortzen, taldekide guztien kolaborazioa ez da ordea argi ikusten, hala ere. Klubaren historia ere argi azaltzen da eta ideia bat egiteko egokia da. Jokamoldeak ere ondo azalduta daude eta bakoitzaren zehaztasunak agertzen dira.

    Orokorrean ondo dagoen arren eta aurkezpena ona den arren, nik hobetzeko gadgetak sartuko nituzke, idazkera errepasatuko nuke gehiago sakonduko nuke palistari egindako entrebista eta multimedian argazkiak edota bideoak sartuko nituzke, bestela nahiko ondo dagoela uste dut. 7 bat jartzen diot.

    Jon Presa Herranz, JFKZ fakultatea, euskarazko 1. maila.

    ResponderEliminar
  14. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  15. Bloga oso txukun eta argi dago, edukiak oso erraz aurkitzen dira. Hainbat informazio iturri eta IKT erabili dituzte eskatutako galderei erantzuteko (argazkiak, bideoak, elkarrizketak), nahiz eta batzuetan informazioa apur bat eskasa izan edo ez agertu (txapelketak adibidez). Ortografia akatsen bat ikusten da, baina euskera polita darabilte.

    Alde espezifikoak nahiko ondo betetzen ditu, nahiz eta elkartearen kokapen zehatza faltan botatzen den. Praktikatzen diren jokalmoldeak argitzen ditu, baita instalazioak, elkartearen historia eta materialak ere. Edukien aldetik, takoen bideoa eta egindako elkarrizketa oso interegarriak aurkitzen ditut.

    Ondorioz, nire nota 8 da.

    Olatz Fernandez

    ResponderEliminar
  16. Elkarrizketatua ezaguna dut eta trinketea non dagoen dakidanez, gogoz irakurri dut bloga. Txukuntasuna nabaria da, gauzak erraz aurkitzen dira. Informazio iturriei dagokienez, elkarrizketak eta web guneak erabili dituzte. IKT-ak erabili dituzte baina nik bideoren bat gehiago jarriko nuke. Diseinuaren aldetik, ordenatua eta argia da, baina egindako elkarrizketa ez nuke hor jarriko, albiste atal bat jarriko nuke eta horren barruan sartu adibidez. Ezin da jakin kolaborazioan eginda dagoen ez delako partaideen argazkirik agertzen. Hizkuntzaren aldetik pare bat akats ikusi ditut “gustiz” (trinketearen teilatuaz hitz egiterakoan), “juvenil”...
    Beste alde batetik jokamoldeak oso ondo azalduta daudela iruditzen zait, baita instalazioak ere.
    Amaitzeko, orokorrean iruditu zait informazioa errepikatzen dela atal ezberdinetan eta ordutegiak eta taldeen argazkiak faltan botatzen ditut.
    Nota: 7,5.
    Goizane Fdz de Gorostiza, 1.mailako ikaslea.

    ResponderEliminar
  17. Galdera gehienak erantzun dituzue informazio ona eskuratu duzuelarik. Informazio hori lortzeko iturri desberdinak erabili dituzue; aurkezpena argia eta zehatza da, betelanik gabe; IKT- tresnak erabili dituzue; blogarren diseinua ez da oso egokia, elkarrizketa beste esteka baten barnean hobe egongo litzatekeelako, nire uste apalean; kolaborazio lana ona izan da; hizkuntzaren maila egokia da, edonola ere akatsen bat dago.
    Hortaz, nire nota 8,5.
    Haritz Jamar Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1. maila

    ResponderEliminar
  18. Hasteko, esan beharra dago blog txukuna, polita eta erakargarria egin duzuela. Ikus dezakegu informazioa iturri ezberdinetatik hartu duzuela, hala nola, elkarizketak eta bestelako webguneak. Gainera, IKT tresnen erabilera nahikoa dago(argazkiak,bideoak), azalpenak argitzen eta ulergarriagoak egiten dituztenak.
    Edukiaren aldetik nahiko garatua dago eta galdera gehienak erantzun dituzue. Hala ere, detaile gehiago ematea ez legoke gaizki egongo, txapelketak eta haien emaitzak, jokamoldeak eta materiala adibidez.
    Baina orokorrean blog zehatza, ordenatua eta txukuna da, ia ortografia akatsik gabekoa eta hizkera egoki eta ulerkorrarekin landua.

    Kalifikazioa: 8!

    Irantzu Ibarrola(Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien fakultatea, 1.maila)

    ResponderEliminar