Gure klubak Santa Luciako auzoan ditu bere instalazioak, Los Astronomos trinketea. Trinkete batez eta frontoi motz batez osatua dago, eta bertan pilotariek beraien entrenamenduak eta konpetizioak egiten dituzte. Bi frontoiek ikusleentzako harmailak ere badute. Horrez gain, aldagelak, presidentearen bulegoa eta entrenamendurako gelak ere badaude (koltxonetekin, baloiekin...).
FRONTOI MOTZA
Ezker hormako eta 36m-ko frontoi bat daukagu. Frontoi motzak frontisa, ezkerreko horma, errebotea eta kontrakatxa dauka. Frontoi honetan bakarrik joko ez-zuzeneko espezialitateak jokatzen dira.
Jokatzen diren espezialitateak:
- eskuz( 2 eta 1*)
- pala motza
- larruzko pala
- gomazko pala
- joko garbia (2)
- frontenisa
- eskuz (2 eta 1*)
- frontenisa
- larruzko pala
- gomazko pala
TRINKETEA
Trinketea lau paretako pilotaleku itxia da, kontrakantxarik gabekoa. Jokorako baliagarriak diren lau pareta ditu: frontisa, ezkerreko pareta, eskuinekoa eta atzekoa edo errebotea. 28-30m arteko luzera du
Historikoki esaten da trinketeak herriko enparantza bat simulatzen duela, eta Frantzian asmatu zutela noble batzuk plebearengandik aldentzeko.
Frontoiekin konparatuta trinketeak hainbat bitxikeria ditu:
- Teilatua: ezkerreko paretan dagoen horma inklinatua da, non jokoa gustiz baliogarria da. Pilotak eremu honetan egiten dituen punpak ez dute kontatzen.
- Eskuineko pareta: beste frontoietan ez bezala, trinketean eskuineko pareta ere badago. Horren ondorioz, frontoi itxia dela esaten dugu.
- Belarria: frontisetik hasita 5m-ko pareten ondoren hasten dira eta bi alboetan daude. Bertan pilotak ematen badu txarra da.
- Xiloa: frontisaren eskuinean kokatzen den zulo bat da, eta pilotaren ibilbidea gustiz aldatu dezake.
- Frailea: frontisa eta eskuineko paretaren artean dago eta pilotaren ibilbidea gustiz aldatzen du.
- Sarea: teilatuaren azpian dagoen sarea da, eta jokamoldearen arabera zuzenean bidaltzen baduzu pilota ona edo txarra izan daiteke.
Trinketean hainbat espezialitate jokatu daitezke, eta haien artean joko zuzenak zein ez-zuzenak daude.
Jokatu daitezken espezialitateak:

- pasaka ( joko zuzena)
- eskuz binaka eta banaka
- larruzko paleta
- gomazko paleta
- paleta argentinarra
- xarea
Guk ditugun espezialitateak:
- larruzko pala
- gomazko pala
- paleta argentinarra
- eskuz banaka eta binaka.



