Klub honen helburu nagusiak pilota sustatzea eta siozializatzea dira. Jendeak klubeko jardueretan parte hartzeko eta jolasteko bete behar duten baldintza bakarra, ziurtagiri medikoa izateaz gain, ikasteko gogoak izatea da.
Bai neskak bai mutilak parte hartu dezakete klub honetako jardueretan, izan ere, klub honetan neska talde bat dago. Mota guztietako pertsonak onartu arren minusbalidoek ezin dute jolastu, zoritxarrez, horretarako behar dituzten baliabide materialak eta giza baliabideak ez dituztelako.
Klubaren inguruan hainbat ikastetxe aurkitzen dira, hau onugarria da klubarentzat ikastetxe hauetako umeak kluba hurbil dutelako eta umee asko animatzen direlako kirol hau frogatzera. Angel Ganibet, Escolapios eta Arantzabela dira klubaren inguruan dauden ikastetxeak.
Kluba bi frontoiz osatzen da, frontoi motza eta trinketeaz. Trinketea 28-30 metro neurten du eta frontoi motza 36 metro.
Alde batetik kluba batzar orokor batez osatzen da eta hau presidentzian eta zuzendari batzordean banatzen da. Batzar orokorra presidente batez, idazkari batez, presidenteorde batez eta bi kidez osatuta dago. Beste aldetik, sei monitore daude eta tekniko bat.
![]() |
| KLUBAREN PRESIDENTEA: DANIEL GONZALEZ |
Pala, pilota, betaurreko eta kasko batzuk daude bertan, baina gehienok norbere materiala eramaten dute. Trinketea eta frontoi motzeaz aparte, pisuak, bizikleta esatikoak, koltxonetak... daude ikasleak haien gaitasun fisikoak hobetu dezaten.


