Trinkete los astrónomos, Gasteizko Santa Luciako polikiroldegian kokatutako pilotalekua da.
1985.urtean sortu zen, Manuel Querejazu Chesco izan zen garai hartako presidentea eta egoitzik ez zegoenez beste kirol-instalazio batzuetara joaten ziren entrenatzera . 2009.urtean esku pilotara jokatzeko instalazio esklusiboak eskatu ziren Santa Luciako Klubean. Geroago Manuel Querejazu presidenteak dimisioa aurkeztu zuen eta Cluba airean geratu zen,ez ziren pilotaririk geratzen. Momentu hartan presidentzia Daniel Gonzalezek hartu zuen eta udaletxeak pilotan jokatzeko instalazio berriak eraikitzeko konpromesua hartu zuen, hau da, gaur eguneko trinquete de los astronomos modura ezagutzen dugun pilotalekua eraikitzeko erantzukizuna hartu zuen.
Urte horretan bertan Trikete Los Astronomos inauguratzen dute, beraz klubak egoitza eta lekua lortzen du bertako pilotarientzat. Hasiera batean palako eta esku pilotakoa eskolak sortu ziren Daniel Gonzalez gaur egun ere presidente modura jarraitzen duen garaiko monitoreak aurretik entrenatzen zituen zortzi palista sartu zituen Santa Luciako klubean eta bertatik hurbil dauden ikastetxetako pilotari eskolar berriekin batera kluba pilotari eskolar eta jubenilekin hasi zen.
